XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PROBIDENTZIA: Gipuzkoako Herrialde Historikoko Zergabilketari buruzko Erregelamenduak 136. artikuluan (apirilaren 9ko 27/1991 Foru Dekretua dela medio onartua) emandako eskumenaren arabera, 1993ko maiatzaren 12an Ogasuneko zuzendari nagusiak erabaki zuen behean azalduko diren enbargatutako ibilgailuak enkante irekiaren bidez inorenganatzea.

Horien enbargo anotazioak 1992ko irailaren 2an eta urriaren 1ean egin ziren Gipuzkoako Trafiko Burutzan eta 1992ko irailaren 15ean Madrileko Trafiko Burutzan, anotazio guzti horiek ondasun higiezinak enbargatzeko 1992ko abuztuaren 7ko diligientzia betearaziz.

SS-2338-AD matrikulako ibilgailuari dagokionez, halaber, A hizkiarekin egin zen enbargo anotazioa Ondasun Higigarrien Hipoteka eta Edukitza Aldaketarik gabeko Bahiaren Erregistroan (Donostiako 1 zk.ko Jabetza Erregistroa) 1992ko urriaren 13an, Erregistro horretan 1992ko irailaren 29an aurkeztutako ondasun higigarrien enbargo Manamendua betez.

Anotazio horiek guztiek ondorengo zenbatekoak dituzten zorrak bermatzen dituzte: 49.901.527 pta. zenbateko nagusi gisa, gehi 9.980.301 pta. premiamenduzko errekarguetan, gehi horiek ekarriko dituzten kostuak, gaur arte 1.000.000 pta.-an kalkulatuak, 1985 eta 1989 ekitaldien arteko Sozietateen gaineko Zerga eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga kontzeptuetan.

Beraz, egin bedi aipatu enkantea, Gipuzkoako Herrialde Historikoko Zergabilketari buruzko Erregelamenduak 137, 138 eta 139. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Enkantea 1993ko ekainaren 15eko (asteartea) eguerdiko 12'00etan izango da lehen lizitazioan Eibarko Zerga Bulegoan, Arragueta kalea, 2an, lehen lizitaziorako enkante oinarria enkantera aterako den sorta bakoitzaren azalpenarekin batera adieraziko den kopurua izanik.

Lehen lizitazioa iraganda, sorta hori esleitu gabe gelditzen bada, zuzenean esleitu ahal izango da enkantea lehen lizitazioan egin eta hilabeteko epean, Gipuzkoako Herrialde Historikoko Zergabilketari buruzko Erregelamenduak 140. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, esleipenaren gutxieneko salneurria lehen lizitaziorako aipatu oinarria izanik.

Aipatu epea enbargatutako ondasunen bat aurreko parrafoan aurrikusitako moduan esleitu gabe iraganda, bigarren lizitazioa egingo da 1993ko uztailaren 15ean (osteguna) eguerdiko 12'00etan Eibarko Zerga Bulegoan, sorta horretarako oinarria lehen lizitazioan arautu zuenaren % 80 izanik.

Egin daitezela arauzko jakinarazpenak, ohartarazirik esleipenaren aurreko edozein momentutan zorrak eta prozeduraren kostuak ordainduz enbargatutako ondasunak askatu ahal izango direla.

Hona hemen enbargatutako ondasun higigarrien zehaztapenak, ibilgailuak direnez 3 sorta ezberdinetan sailkatuta:

- Lehen sorta:

IFA markako kamioia M25 baskulagarria, 2.500 kg-ko BGP (Baimendutako Gehieneko Pisua) duena eta bastidorearen zenbakia: 1863787. Matrikula: SS-2338-AD.

Lehen lizitazioko enkante oinarria: 850.000 pta.